Boom Blox (Wii)

Steven Spielbergek Indiana Jones-en laugarren atala zuzendu du, baina ez hori bakarrik: bideojoko bat egitera ere animatu da Electronic Arts konpainiarekin batera. Wiirentzako esklusiboa den puzzle joko honetan, blokeak lehertarazi beharko ditugu hainbat frogatan: kutxa batzuei tiro eginez, bloke batzuk kenduz besteak ukitu gabe, bloke guztiak lehertuz ahalik eta tiro gutxien eginda eta abar. Gozatzeko moduko jokoa da, bakarrik edo lagunekin. Spielberg izeneko Midas erregeak urre bihurtzen du ukitzen duen guztia baita bideojokoak ere.