Bonn

Bonn https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
albiste-laburra
Bonn
Alemaniako hiriak bisitarientzako hainbat altxor gordetzen dituela ez da sekretua. Baina horien artean dagoen gereziondoen etorbidea, ez da gida guztietan agertzen. Ofizialki Heerstrasse izena du etorbideak. Zuhaitzen lore ikusgarriek apaintzen duten kalea da, eta hiriaren erdigunean dagoen Nordstads auzoan dago. Bertatik bost minututara oinez aurkitu daiteke Beethoven musikaria jaio zen etxea. Japoniatik ekarri zituzten zuhaitzak 1980az geroztik daude bertan kokatuta. Udaberrian, batez ere, hamaika bisitarik pasiera egiten dute kale horretatik, orduan baita, ikusgarrien dagoen urtaroa. Ez ahaztu argazki kamera!