Bond, arrakastaren bidetik

Bond, arrakastaren bidetik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bond-arrakastaren-bidetik/@@download/image/chiwetel_ejiofo_1398776474.jpg
2014/05/05
albiste-laburra
Bond, arrakastaren bidetik
Skyfall (2012) bikainak kritikarien zein publiko orokorraren artean izandako arrakasta ikusita, James Bonden 24. film ofizialak lantalde bera mantenduko du. Sam Mendes izango da zuzendaria, eta Daniel Craigen (Bond) alboan izango dira Naomie Harris (Monneypenny), Ralph Fiennes (M) eta Ben Wishaw (Q). Izen berrien artean, aldiz, zurrumurruek diote Chiwetel Ejiofor britainiarra izango dela gaizkinarena egingo duena, eta Penelope Cruz espainiarrak seduzituko duela MI6ko agentea. 2015ean estreinatuko dute.