Bonberenea, ideia bikaina

Bonberenea, ideia bikaina https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bonberenea-ideia-bikaina/@@download/image/74p36-1_1364906022.jpg
2007/05/04
elkarrizketa
Imanol Ubeda
Bonberenea, ideia bikaina
Larunbat arratsaldea da. Patxi eta beste bi lagun belazeko belarra mozten ari dira. Gaztetxo talde bat graffiti baterako pintura prestatzen ari da; oilategirako bidea hartu dute. Samper ere —oilategiaz arduratzen da— hara joan da. Bitartean, Aritz eta Alefo soinu mahaiaren inguruan dabiltza. Bezperan, kontzertua sonorizatzen aritu ziren. Baina beti dago konpontzeko zerbait. Gauean Urgabe taldeak joko du, eta taldea etorri orduko, denak txukun egon behar du. Eta hala dago. Eszenatokia, eta etxe osoa. Jaialdi aretoa baino zerbait gehiago baita Bonberenea. GAZTEZULOn duzu ezagutzeko aukera.

BIDEOA IKUSTEKO SAKATU HEMEN