Bol¡vian estu eta larri

La Paz, El Alto, Santa Cruz, Cochabamba eta Potosi hirietan egindako azterketa batek agerian utzi du Boliviako langileek hilabete amaierara iristeko zailtasunak dituztela. Emakumezkoek dituzte oztopo gehien, %77k ez baitute hilabeteko elikagaiak lortzeko adinako soldatarik jasotzen. Gizonezkoei dagokionez, berriz, %56 ez dira oinarrizko gastuei aurre egitera iristen. Ondorioz, hamar familietatik zazpitan, gutxienez, bi lagunek edo gehiagok lan egin behar izaten dute goseak hilko ez badira. Hori aski ez, eta jakien prezioek gora egin dute azken aldian. Hau egoera!