Boluntariotza elkarteak Donostian elkartuko dira larunbatean

"Eraiki mundu hobeago bat, egin zaitez boluntario" lelopean antolatu dute jardunaldia. Jolas kooperatiboak, Afrika ezagutu puzzle erraldoiaren eraikuntza, mandala tailerra, kale antzerkia eta musika izango dira Gipuzkoa plazako jaialdiaren osagaiak.
Besteak beste, Caritasek, Gurutze Gorriak, Alboanek, DYAk eta Atzegik informazio guneak jarriko dituzte. Elkarteok aisialdian nork bere hondar alea jar dezakeela erakutsi nahi dute jardunaldiaren bitartez.