Boluntario bila dabiltza Antartidako mikroplastikoak jasotzeko

Boluntario bila dabiltza Antartidako mikroplastikoak jasotzeko Pertsona talde bat selekzionatuko dute kontinente izoztu hau plastikoetatik salbatzera joateko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/boluntario-bila-dabiltza-antartidako-mikroplastikoak-jasotzeko/@@download/image/antartida_1.jpeg
2019/09/25

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Pertsona talde bat selekzionatuko dute kontinente izoztu hau plastikoetatik salbatzera joateko.
Boluntario bila dabiltza Antartidako mikroplastikoak jasotzeko

Hotza gustuko duzunetako bazara aukera duzu gastu guztiak ordainduta urte sabatikoa hartzekoa. Hori da behintzat Airbnb-ren eta Ocean Conservancy-ren proposamena. Lurreko kontinenterik urrunenena eraman nahi dituzte bost pertsona Kirstie Jones-Williams-en ikerketa zientifikora batu daitezen.

Parte hartzeko baldintza bakarrak abentura gosez egotea da, ingurugiroaz kezkatzea eta bost pertsona horietako bat zu izatea. Espedizioak hilabete iraungo du. Aukeratuak izango diren boluntarioei ez zaie inongo titulurik edo prestakuntza zehatzik eskatuko. Hauek elurra jaso eta ondoren mikroplastikoek Antartida barnera zenbaterainoko bidea egin duten aztertu beharko dute.

Misio honen helburua klima aldaketan gizakiaren eraginaz kontzientziatzea da, erakutsiz nola lortu duen isolatuen dagoen lur zatian ere eragitea. Honen guztiaren azken helburua Antartida eta planeta babestea izango da. Askok pentsatzen dute Antartida orbangabea dela. Egungo aurkikuntzek erakutsi dute ordea kutsadura plastikoa iritsi dela bertaraino.