Boleibola, kirolik arrakastatsuena

Boleibola, kirolik arrakastatsuena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/boleibola-kirolik-arrakastatsuena/@@download/image/19p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Boleibola, kirolik arrakastatsuena
Argi dago futbolak ikaragarrizko arrakasta duela; milioika zale ditu mundu osoan. Hala ere, jokalariei dagokienez, futbola ez da gehien egiten den kirola. Zein da? Komunikabideek gutxitan kontuan hartzen duten kirol bat: boleibola. Boleibolak du federatutako kirolari gehien: 140 milioi, hain zuzen ere. Ez da harritzekoa, Txinan, Errusian eta Japonian (munduan biztanle gehien duten herrialdeetako hiru) oso zabalduta baitago kirol hau.