Bolante inteligentea

Bolante inteligentea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bolante-inteligentea/@@download/image/zur_lur_bolante_1396510069.jpg
2014/04/07
albiste-laburra
Bolante inteligentea
Gidariaren haserre-maila neurtzeko gai den bolantea garatu du Suitzako Teknologia Institutu Federalak, oraindik prototipo bat baino ez dela aurreratu badute ere; "pertsonen espresioak hain dira anitzak!" Egoera emozionalak gidatzeko eran eragiten duela uste dute, eta gidarien sentipenak neurtzeak errepideetako segurtasuna hobetuko duela. Hurrengo urratsa neke-maila zehaztea litzateke, begiak itxita ala zabalik dauden behatuta.