Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxean hirugarren paleta topaketa antolatu dute

Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxean hirugarren paleta topaketa antolatu dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/boiseko-euzkaldunak-euskal-etxean-hirugarren-paleta-topaketa-antolatu-dute/@@download/image/20117287400i_top_photo_copia.jpg
2012/12/13
berria
Bihar hasi eta igandean amaituko da Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxean antolatzen duten hirugarren paleta topaketa, azken urtetan San Inazio festekin batera egin duten moduan.

Aurtengo topaketan zortzi mutilek eta lau neskek parte hartuko dute hiru egunetan egingo diren partidetan. Bihar 9:00etatik 13:00etara gizonezkoen lehen fasea izango da. 15:00etatik 17:00etara emakumezkoen lehen fasea, eta azkenik, 17:30etatik 19:30etara gizonezkoen bigarren fasea eta semifinalak.
Larunbateko saioan,  emakumezkoak hasiko dira, 9:00etatik 11:00etara bigarren fasea egingo dute, eta gizonezkoei lekukoa pasako diete. Eliiminatoria guztiak egin ondoren, 15:00etan izango da emakumezkoen finala, eta 16:00etan, berriz, gizonezkoena.
Topaketa igandean amaituko da Boise eta Bakersfield-en arteko pelota partiduarekin. Azken hau 18:00etan egingo dute, eta aurreko jardunaldi guztiak bezala sarrera doakoa izango da.