'Boga!' Euskararen alde

Igande honetan, maiatzak 29, Ondarroan ospatuko da Bizkaiko ikastolen aldeko eguna. Hiru gune prestatu dituzte propio gazteentzako, besteak beste Zea Mays, Des-Kontrol, Lain, Esne Beltza, Gose, Nahixan eta Ze Esatek-en kontzertuekin.
Ondarroako Zubi Zaharra eta Lekeitioko Resurreccion Maria Azkuek elkarlanean antolatu dute Ibilaldiaren 33. edizio hau. Ibilbideak 5,4 kilometroko eta bost gune izango ditu. Lehen guneetako egitaraua familian joan ohi direnei begira dago diseinatua, besteak beste 'Irrien Lagun-ak'-en karpa izango da bertan. Azken hiru guneak izango dira gazteenak, batez ere 'Dzingi' eta 'Dzanga' izenak jarri dizkieten, 4.a eta 5.a. Kontzertu mordoa izango da gune hauetan.
Urtero irudi bat eta lelo bat izan ohi du Ibilaldiak. Aurten ordea leloak eta irudiak bat egitea erabaki dute antolatzaileek: 'Boga!'. Ondarroa kostako herria izaki, espresio ezin egokiagoa pare-parean suertatu zaie, guztion batera indarrarekin egin behar dugula aurrera adierazteko.
Jende oldea bilduko da ohiko legez, eta baten batek itsasoan baino mareatuago bukatuko badu ere, ez da borondaterik faltako boga-boga ibili eta egun eder bat pasatzeko.