Boga Boga Metal Fest 2023larunbat honetan Donostian

Boga Boga Metal Fest 2023larunbat honetan Donostian Pandemiagatik geldialdi behartua egin ostean, bueltan da Boga Boga metal jaialdiaren zazpigarren edizioa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/boga-boga-metal-fest-2023larunbat-honetan-donostian/@@download/image/0a7eb36656a283694047fa9a9d052ca6fdbd7cd6e824537312965eeb15e96d7a-rimg-w679-h960-gmir.jpg
2023/09/05
Pandemiagatik geldialdi behartua egin ostean, bueltan da Boga Boga metal jaialdiaren zazpigarren edizioa.
Boga Boga Metal Fest 2023larunbat honetan Donostian

Betiko legez, metalaren aldaera guztiei eskainia egongo da eta aurtengoan Euskal Herriko taldeen aldeko apustu garbia egin du. 

Kasu honetan, kartela oso bertakoa da, Km 0 esan genezake, gipuzkoar taldeez osatuta egongo baita. Irailak 9 honetan, larunbata, Donostiako Dabadaban harrobi gipuzkoarraz gozatzeko aukera egongo da.

Donostiatik bertatik Punto Muerto deitutako taldea izango da. Berak emango dio hasiera festari. Hiruko berezia da, baju distortsionatu bat, ahotsa eta bateria. Oholtzako aurkezpena oso bisuala eta estilo teatralekoa. Soinua, berriz, erraietatik ateratakoa, oldarkorra, amorru bizia. 

Hernanitik hurbilduko dira Biersbreaker taldea. Folk eta viking metala egiten dute orain dela hamarkada batetik hona. Sortzen dute jai giroa gogoangarria da, beraz, ez galdu! Reshout of War deitutako euren EP berria aurkezten egongo dira. 

Azkenik, Dravernue donostiaren heavy/power metalak itxiko du jaialdia. Metal estiloaren alderdi klasikoagoa jorratzen dute, esperientzia handiko musikariek osatutako talde honek. 

Metal hiruko honek Dabadabako oholtzan Euskal Herriko metalaren egungo eszena osasun onean ddagoela erakutsiko dute Boga Boga jaialdian.