Bodhiren biziberritzea

Badirudi Keanu Reeves izar bihurtu zuen Point Break (1991) filmaren remakeak azkenean aurrera egingo duela. Jatorrizko bertsioan Bodhi surflari eta banku lapurra gorpuztu zuen Patrick Swayze ordezkatuko duen aktorea Gerard Butler (RocknRolla, 2007) izango dela zabaldu da. Hala ere, Johnny Utah FBIko agentearen paperean Reevesen lekua hartuko duen aktorea nor izango den jakiteko, itxaron egin beharko da. Ericson Core (Invincible, 2006) izango da zuzendaria.