Bob Marleyri omenaldi xumea

Bere jaioterrian Nine Milen kalamu kimu batzurekin, Gibson Les Paul bere gitarrarekin, rasta mugimenduaren bibliarekin eta futboleko baloi batekin ehortzi zuten 1981eko maiatzaren 11ean. Orduz geroztik milaka kontzertu eta omenaldi ospatu dira bere omenez, eta aurten heriotzaren 30. urteurrena izanik are gehiago. Otsailean 'Bob Marley Day'-a ospatu zen munduko hainbat hiritan. Zarautzen ere egin nahi izan diote omenalditxoa egunotan.
Denok ezagutzen dugu jamaikarra. Historiak eman duen reggae musikaririk handiena, rastafari mugimendua mundu osoan zabaldu zuen liderra, txurroak estilo onenarekin astindu dituen tipoa... Badaude, ordea, hain ezagunak ez diren zenbait alderdi ere; esaterako ska musikan eta rocksteady estiloetan ere oso ekarpen txukunak egin zituen. Edota, futbol zale amorratua zen, eta kontzertuei ekin aurretik belarra erretzeaz gain baloiarekin jolastea gustatzen zitzaion tentsioa arintzeko. Horregatik baloiarekin ehorztearena. Eta heriotza ere futbolean jokatzen ari zela egindako zauri batetik sorturiko kantzerrak ekarri zion.
Sekreturik garrantzitsuena, ordea, bere doinu, letra eta melodiek gordetzen dute. Arrakastaren sekretua hain zuzen ere. Bere heriotzetik hiru urtetara argitaratu zen 'Legend' bildumak 20 miloi ale saldu zituen mundu osoan zehar. Eta urterik urte, belaunaldiz-belaunaldi talderik berrienak bezainbesteko indarra eta freskotasuna dute Jamming, Redemption Song, I shot the Seriff edo beste hainbat kantuk miloika jarraitzalerentzat.
Bere heriotzaren 30. urteurrena dela eta 'Bob Marley Day'-a ospatu zen munduko hainbat hiritan. Bartzelona, Paris, New York, Lurmutur Hiria edo Bilbon hainbat ekitaldi eta kontzertu burutu ziren otsailean zehar; zenbaitetan oso egitarau potenteekin.
'Bob Marley Day'-a igaro da ofizialki, eta ekitaldi erraldoienak atzean gelditu direla dirudi, baina jamaikarraren musikak eragiten duen miresmenetik jaiotako ekimenak etengabe sortuko dira datozen asteetan ere. Zarautzen gaurtik hasita ospatzen den zikloa dugu gisa honetako adibide bat. Gaur 19:30etan hitzaldia emango du Josetxo Mintegik musikariaren bizitzako hainbat pasarteren inguruan. Bihar 19:00etan 'Rebel Music' dokumentala eskainiko dute Kupela tabernan. Eta larunbatean musika eta graffitia uztartzen dituen ekitaldia eskainiko dute malekoian 16:00etatik aurrera. ΠB taldeak egindo ditu DJ lanak eta Marley-ren aurpegia irudikatzen duen graffitia Inocent Criminals taldeak margotuko du.