Blur (Xbox 360, Playstation 3)

Abiadura, energia izpiak, ezkutalekuak, meategiak eta nitro bultzadak baliatuz iritsi beharko dugu helmugara gure arerioak baino lehenago. Mario Kart estilokoa da baina irudi serioago batekin, benetako auto modeloak erabiltzen baititu. Gidatzeko arkadeak gustoko badituzu, Blur-ekin primeran pasatuko duzu, bakarka nahiz lagunekin sarearen bidez multijokalari aukerarekin.