Blunted with a beat junkie

Sanctuary multinazionalak Trojan diskoetxearen katalogoa erosi zuenetik, azken tantaraino zukua atera nahian dabil. Azken urteotan, kontaezinak dira jamaikar musikaren altxor handienak biltzen dituzten Trojan diskoetxearen bildumak. Estiloka, garaika, abeslarien bildumak, gai baten arabera osatutakoak
eta abar. Oraingoan, Beat Junkies kolektiboko partaide Dj Shortkut-ek egin du kantuen aukeraketa eta nahasketa. Sesio txukuna osatu du, nahiz eta aukeratu dituen kantu asko oso ohikoak diren Trojanen bildumetan, eta gehiegi errepikatzeko arriskua duen.