“Blues beat sessions”

“Blues beat sessions” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/blues-beat-sessions/@@download/image/31p14-2.jpg
2003/06/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
31.zenbakia
“Blues beat sessions”
"Musika elektronikoa" delakoa modan dagoela kontuan izanda, argi zegoen, goiz edo berandu, bluesari ere txanda iritsiko zitzaiola. Gaur egun egiten den musikaren ezaugarri interesgarrienetakoa estiloek inposatutako mugen apurketa da, eta, apurketa horrekin batera, estiloen arteko nahasketa. Zentzu honetan, teknologia berriek bidea erraztu besterik ez dute egin, eta Alex Van Loyk osatutako disko honetan, blues musikaren eta erritmo elektronikoen arteko lotura duten kantuak bildu dira. Ezkontza askotan gertatu bezala, hemengo kantu batzuek hobe lukete baiezkoa eman izan ez balute.