“Blue album” *****

“Blue album” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/blue-album/@@download/image/Baroness_Blue_album.jpg
2010/01/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Baroness
103.zenbakia
Talde batzuk lehenago ezagutu ez izanak damutzen gaitu. Urdina Baronessen bigarren lana da, lehenengo lan luzearen, Gorriaren, jarraipena. Eskertzekoa da talde askok musikaren alde gogorrenen inguruan gauza berriak lortzeko egiten duten lana. Baronessen emaitzek hala frogatzen dute. Hasieratik bukaeraraino liluratzen duen musikaz goza daiteke. Pentsa, Mastodonek urratutako bideak beste ikuspuntu batetik garaturik aurki ditzakegu hemen. Luxuzko edizioan datorren binilo hirukoitzak benetan merezi du, dolarra merke dagoen artean behintzat.