Blow **

Blow ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/blow/@@download/image/7p42-1.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Ted Demme. Aktoreak: Johnny Depp, Penelope Cruz, Ray Liotta, Jordi Molla. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 124 minutu.
7.zenbakia
George Jung gazte estatubatuarrak Diego Delgado kolonbiarra ezagutu du kartzelan. Luis Escobar narkotrafikatzailearen konfiantzazko gizona da Diego Delgado, eta haren bitartez droga trafikoaren munduan murgilduko da George. Kartzelatik irten eta gero, Mirtha izeneko luxuzko prostitutarekin ezkondu eta kokainari esker aberats egingo da. Beautiful Girls komedia erromantiko ederraren zuzendariak narkotrafikatzaile bitxi baten bizipenak islatu zituen umore ukituz leundutako melodrama honetan. Erdipurdikoa da.