Bloggunea zabaldu dugu!

Bloggunea zabaldu dugu! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/09/02
berria
Bloggunea zabaldu dugu!

Adi Gaztezulozale! Gure webgunea astintzekoprest datoz blogari berriak! Aste honetan hiru blogariren atalak estreinatukoditugu; ERABAT ZORATU GARA!


Gaztezulon zoratu egin gara, eta gureblogariei askatasun osoa eman diegu, hemendik aurrera nahi dutena esan, idatziedo erakusteko… Ez gara gure kolaboratzaileek duten iritzien erantzule egiten!!

 

Aste honetan hiru blogarien atal berriakestreinatuko ditugu; ZEREN ZAIN ZAUDE EZAGUTZEKO?



ANE FERNANDEZ: Kontakatilu eta marisaltsera. Ezda kazetaria, ez da kultureta, ez du euskaltzale petoaren manuala betetzen… etahala ere, gure bloggunean txoko bat egin diogu, bere komeriekin primeran pasakoduzulakoan. Euskaldun heterodoxo honek erabat irauliko ditu euskalgintzarentopiko guztiak!

 




AITOR ABAROA: Itzultzailea eta kazetariaikasketaz, zinezalea bokazioz. Gorroto ditu krispetak baina Armageddonekin negar egiten du. Cassavetesek liluratzen du, baina ez du pastazkobetaurrekorik. Batman izan nahiko luke, baina Amélie maite du. Pantailaz bestaldekomunduko bitxikeri eta xelebrekeriak ezagutu nahi?

 




GAIZKA IZAGIRRE:
Ikus-entzunezkokomunikatzailea eta kritikaria. Telesail amerikarren jarraitzailea, ingelesenzalea eta nordikoen maitalea;  baina batez ere, "nondik ateratzen duzudenbora hainbeste telesail ikusteko?" esaldiaren aurkari gogorrena eta Lost
telesailaren defendatzaile sutsuena. Sofanbotata kutxa ergelari begira orduak pasatzen dituen horietakoa bazara, ez galdu blogarihonen gomendioak!