Ezinbestekoen bila ari dira!

Ezinbestekoen bila ari dira! Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren hirugarren edizioa martxan! Otsailaren 24a bitarte eman daiteke izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/blog-bat-duzu-zure-bila-dabiltza/@@download/image/blogetan-logoa.jpg
2019/01/25
albiste-laburra
Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren hirugarren edizioa martxan! Otsailaren 24a bitarte eman daiteke izena.
Ezinbestekoen bila ari dira!

Blog baten jabea bazara eta zure lana ezagutarazi nahi baduzu, albiste hau interesatzen zaizu! Martxan da Blogetan! blog izarren lehiaketaren hirugarren edizioa, Azkue Fundazioak antolatuta. 2013an proposatutako euskarazko blogen lehiaketa honek jarraipen handia izan zuen, blogintza euskalduna astindu eta blog berri ugari ezagutzeko aukera izan zuten, Eta lau kategoria desberdinetan euskarazko blogik onenak aukeratu zituen, bai publiko eta bai epaimahaiaren parte hartzearen bitartez.

Sei urte geroago, hasierako indar berdinekin jarraitzen dute, blogari finenei euren lana saritzeko prest. Irakurleen nahiz blogarien aniztasuna kontuan hartze aldera, bi kategoria gehiago gehitu dituzte, sei izanik guztira: kultura, aisia, gizartea, zientzia, politika eta teknologia. Horrez gain, baliabide berriei garrantzia eman nahi izan diete aurtengo edizioan. Bideoei, podcast-ei, argazkiei eta diseinuari, besteak beste.

Edizio berri honetan, zure blogarekin parte hartzeko aukera izango duzu. Edo blogaria ez bazara, baina bai irakurlea, atsegin duzun blog hori lehiaketan proposatu zenezake eta horrela ezagutzera eman. Animatzen zara? Hemen informazio gehiago.