Blockbusterrak gora, blockbusterrak behera

Zer da zehazki orduan, ditxosozko blockbuster bat? Euskal Wikipediaren arabera: "Blockbuster filma (ingelesez blokea leherrarazten duena) ikusleen artean oso arrakastatsua den filma da, nonbait txartel salmentan 100 miloi dolarrez gorako etekinak lortzen dituena." Hau da, diru kopuru handiak mugitzen dituzten -eta normalean errentagarriak izaten diren- entretenimendurako produktuak. Baina kontzeptu hau hobeto ulertzeko, jatorrira joatea litzateke bidezkoena, historiako lehen blockbuster kontsideratzen den filma aztertzera, Steven Spielberg ezagunaren Jaws (1975) filma hain zuzen.
Hasiera batean, era honetako filmak, Estatu Batuetako Memorial Day - Maiatzeko azken astelehenea- eta Labor Day -Iraila- izeneko egunen artean estreinatzen zituzten. Denbora-tarte hori, anbizio eskaseko pelikulei bideratuak zeuden, merkeak eta gazteei zuzendurikoak bereziki. Baina marrazoa protagonista zuen film honek guztia aldatu zuen. 1975eko ekainaren 20an, estreinaldiarekin batera, teoria guzti hauek bertan behera geratzea lortu baitzuen. Erantzule nagusia? filma, Ameriketako areto guztietan aldi berean estreinatu zutela. Ordura arte normalean, hiri garrantzitsuenetan soilik estreinatzen ziren eta ondoren, pixkanaka, zabaltzen joaten ziren hiri txiki eta herrixka guztietara iritsi arte. Izenburu hau aldiz, 400 areto baina gehiagotan estreinatu zuten, lehen asteburuan hamahiru milioiko zifra ikusgarria lortuz.
TELEBISTAREN ERAGINA
Eta zein izan zehazki, ikusleak modu masiboan joatearen arrazoia? telebistaren eragina. Tira telebista eta momenturarte egin ez zen inbertsio ekonomiko bortitz baten eragina. Universal enpresak, ia 2 miloi dolar gastatu baitzituen telebistarako spot eta iragarkiak sortzeko.
Geroztik, mozkin itzelen esperantzan, film hauen ekoizpena ugaldu egin da azken urteotan. Honek kritika ugari ere ekarri ditu, istorioen kalitatea, handikeriaren azpian lurperatzen dela argudiatuta. Beste adibide ezagun batzuk:
- Harry Potter
- Star Wars
- Transformers
- Titanic
- Iron man
- The Twilight Saga
- Inception
- Avatar
- Pirates of the Caribbean
- Avengers
(eta abar luze bat)
Film hauen aldekoa zara?
Istorioen kalitatea, handikeriaren azpian lurperatzen dela uste duzu?