Blitz Partyak modan

Blitz Partyak modan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/blitz-partyak-modan/@@download/image/2010719090londres.jpg
2012/12/13
berria
Blitz Partyak modan
Londresen Blitz Party izeneko festak modan daude. Lauzpabost astean behin egiten dute horrelako bat, leku ezberdinetan. Aukeratutako tokiei babesleku itxura ematen diete, naziek Ingalaterrako hiriburua bonbardatu zuten garaia gogora ekarri nahi baitute. Aretoak hondar zakuekin, olio lanparekin edota literekin hornitzen dituzte. Swing taldeek eta DJek duela 70 urteko musika jartzen dute, eta tabernetan sasoi hartako edariak zerbitzatzen dituzte. Ohiko dantzalekuak eta festak aspergarriak ei dira batzuentzat.