B’lieve I’m Going Down

B’lieve I’m Going Down https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/03/14
kritika
Testua: Leire Palacios
Kurt Vile
171.zenbakia
B’lieve I’m Going Down
Vilek melodia epifanikoen kiribilean entzulea lurra ikutu gabe batetik bestera bidaiatzeko gaitasuna du. Walkin’n on a pretty daze aurreko diskoaren izenean islatu zuen kontzeptu hori eta musikarekin ahokatu. Inflexio puntua izan zen lan horren arrakalatik jaio da azkena. Aitatasun sentimendua eta norberaren dekadentzia ditu ardatz. Vileren marka diren hiru ezaugarriak mantentzen ditu; Lehena, dentsitate aldakorreko geruza bakoitza miraz landutako ehundura aberatsek josten dute. Bigarrena, bi ildo melodikok eusten dute arkitektura sonoroa: batetik, instrumentuen melodia eta bestetik ahotsarena. Eta hirugarrena: estruktura irregularra duten abestiek entzulea leunki arretatsu irensten dute ezustean. Must bat.