Bleeder

Bleeder https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/12/15
kritika
Testua: Haize Galarraga
Mutoid Man
168.zenbakia
Bleeder
HC metal azkar eta konplikatua gustuko duenari ez zaizkio arrotzak egingo Converge eta Cave In kultuzko taldeak. Mutoid Man alabaina, aurreko bi talde horietatik sorturiko super hirukotea da. Stephen Brodsky gitarra-jotzaile eta abeslariaren gidaritzapean emaitza zeharo basati eta astakiloa espero zitekeen arren, alderdi lasaiagoak esploratu dituzte lan interesgarri eta originala sortuz. Ahots melodikoekin, rockero batzutan, progresiboago bestetan, hardcore eta metal oinarria galdu gabe behinik behin, etengabe goia jotzen duten abestiz osatua dago diskoa; ordu erdia motz egiten da.