Blade Runner II

Blade Runner II https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
albiste-laburra
Blade Runner II
Klasikoak, kultuzko filmak, edota are gehiago, mito ere bihurtu direnak, zertarako ukitu? Txin-txin, txin-txin, diruaren hotsa. Badirudi Blade Runner zientzia fizkioaren ikurrak jarraipena izango duela. Harrison Ford berriz izango da Rick Deckard, eta istorioa jatorrizkoa baino hamarkada batzuk geroago girotuta egongo da. Filma Denis Villeneuvek (Enemy, 2013) zuzenduko du eta errodajea 2016ko udan hastea aurreikusten dute. Espero dezagun filma galbidera eraman ez dezaten, malkoak euritan bezala...