"Blade runner" Deckard gabe

Alcon Entertainment ekoiztetxeak ziurtatu du Blade Runner frankiziaren eskubideak erosi dituela eta, Ridley Scott zuzendari eta ekoizle gisa hartuta, film berria errodatzeko asmotan direla. Azken zurrumurruaren arabera, Harrison Ford ere filmean izatekoa zen, Rick Deckard berriz pantaila handian ikusteko aukera izango zela aditzera emanez. Azkenean, ordea, jakinarazi dute jatorrizko filmaren filosofia eta giroa baliatuko dituztela, baina filmak ez duela Ford protagonista zuen pelikularekin lotura zuzenik izango.