Blade 2 ***

Blade 2 *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/blade-2/@@download/image/18p44-6.jpg
2002/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Guillermo del Toro. Aktoreak: Wesley Snipes, Kris Kristofferson, Ron Perlman. Generoa: beldurra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 125 minutu. 
18.zenbakia
Blade 2   ***
Egun, beldurrezko zineman aurki daitekeen zuzendari erakargarrienetakoa da Guillermo del Toro mexikarra. Cronos perla iluna eta El espinazo del diablo txukuna dira horren lekuko. Gustuko dituen filmak finantzatu ahal izateko, ordea, terrorezko ekoizpen komertzial arruntak egitea beste aukerarik ez du sarri. Blade 2 aipatu ekoizpen horien artean legoke. Blade banpiro ehiztariak odol-zurrupatzaileen aurkako gurutzadarekin darrai. Ezer berririk ez, beraz. Hala eta guztiz ere, filmak ez ditu generoaren zale amorratuenak dezepzionatuko. Izan ere, Guillermo del Torok bere maisutasunaren arrastoak uzten ditu beldurrezko film entretenigarri honetan. Horrezaz gain, XX. mende hasierako beldurrezko harribitxien poetikotasunaz zipriztintzen du bukaera. Irregularra baina interesgarria oso.