Black Traffic

Black Traffic https://www.gaztezulo.eus/albisteak/black-traffic/@@download/image/Skunk_Anansie_Black_Traffick.jpg
2012/11/02
kritika
Testua: Haize Galarraga
Skunk Anansie
134.zenbakia
Zein ote da horrenbeste denboraren ostean talde bat berriro elkartzeko arrazoia? Alderdi ekonomikoa izan liteke, edo musikaren munduari zerbait gehiago eskaintzeko beharra. Ez dirudi azken hori izan zenik orain hiru bat urte Skunk Anansie berriz ere eszenatokietara eta estudiora itzularazi zuena. Izan ere, Black Traffic honetan beren garaian lortu zuten emozioak sortzeko eta transmititzeko gaitasuna zeharo galdu dutela dirudi. Beti bezala, abesti indartsuak lasaiagoekin tartekatu dituzte, baina Skin ez da ezagutu genuen emakume basati hura, eta nekez lortu du Paranoid and Sunburnt eta Stoosh lanetan bere ahotsak jarri zigun oilo-ipurdia errepikatzea. Pasa zait maitemina… Erretiratzeko ordua iritsi ote zaie?