Black swan

Black swan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/black-swan/@@download/image/2011156319Black_swan.jpg
2011/01/04
kritika
Testua:
Aktoreak: Zuz: Darren Aronofsky. Akt: Natalie Portman, Mila Kunis, Vincent Cassel.
114.zenbakia
Black swan
The Wrestler (2008) gogorreko borrokalarien ordez ballet dantzariak dakartza Aronofskyk. Hori bai, Mickey Rourken aldean Natalie Portman beltxarga zuria den arren, filma gizakiaren errairik makurrenetan hondoratzen den thriller psikologiko iluna dugu. Ninak Lilyrekin dantzaririk onena izateko lehia zitala du, eta presioak gainezka egingo dio. Baina Lily benetan existitzen al da? Portmanen lanak zeresana emango du.