'Black Mirror': zuk aukeratzen duzu amaiera

'Black Mirror': zuk aukeratzen duzu amaiera Telesail ospetsuak amaiera ezberdinak eskainiko ditu, eta ikusleak erabakiko du narratibaren norabidea! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/black-mirror-zuk-aukeratzen-duzu-amaiera/@@download/image/landscape-1513012385-black-mirror-4.jpg
2018/10/03
berria
Telesail ospetsuak amaiera ezberdinak eskainiko ditu, eta ikusleak erabakiko du narratibaren norabidea!
'Black Mirror': zuk aukeratzen duzu amaiera

Pertsonaia basoan dago, zaurituta. Norbait jarraika dauka. Bat-batean, telebistako pantailan bi aukera agertzen dira: "Segi aurrera" edo "Ezkutatu". Bietako bat aukeratu dezakezu telebistaren agintearekin; zein da zure hautua? Horren arabera, kapituluak amaiera bat ala bestea izango du. Hori da, hain zuzen, Netflixeko Black Mirror telesailak eskainiko duena. Hemendik aurrera, ikuslea ez da elementu pasibo bat izango, erabakiak hartu beharko ditu, istorioaren pertsonaia batean bihurtuz.

Ez da metodo hau martxan jartzen den lehen aldia; HBOk ere probatu zuen antzeko zerbait Steven Soderberghen Mosaic telesailarekin. Horrekin batera, halako istorioak oso modan jarri dira azken urteetan sare sozialetan, bai Instagrameko Storiesetan eta baita Twitterreko harietan. Orain, kontzientziak astindu dituen telesailaren txanda da; eta zuk, ze bide aukeratuko duzu?