'Black Mirror' errealitate bihurtuko da Txinan

'Black Mirror' errealitate bihurtuko da Txinan Netflixeko telesail famatuenetako da 'Black Mirror'; bertako 'Nosedive' kapituluan, jendeak puntuazio baten bidez sailkatzen dituzte. Sistema hori jarri nahi dute Txinan orain. Beldurgarria, ezta? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/black-mirror-errealitate-bihurtuko-da-txinan/@@download/image/black-mirror-nosedivejpg.jpeg
2017/12/18
berria
Netflixeko telesail famatuenetako da 'Black Mirror'; bertako 'Nosedive' kapituluan, jendeak puntuazio baten bidez sailkatzen dituzte. Sistema hori jarri nahi dute Txinan orain. Beldurgarria, ezta?
'Black Mirror' errealitate bihurtuko da Txinan

Teknologiaren alde ilunaz ohartarazten duen telesail bikaina da Black Mirror; bertan, oraindik gertatzen ez diren baina gertatu daitezkeen muturreko egoerak deskribatzen dizkigute, teknologiaren menpekotasunaren arriskuez ohartaraziz. Baina Txinan dagoeneko mundu distopiko horretan bizi dira; egun, herrialdean 20 milioi kamerek bertako biztanleak zelatatzen dituzte, eta Xinjiang probintzian, agintariek lege berri bat jarri dute martxan, non hiritar guztiek app zelatari bat instalatu behar duten beren mugikorretan, kartzelara joan nahi ez badute.

 

Hori da egungo errealitatea Txinan, baina pauso bat aurrerago joan nahi dute; hain zuzen, Black Mirror telesaileko Nosedive kapituluan agertzen den sailkapen sistema jarri nahi dute martxan. Sailkapena mugikorreko puntuazio sistema baten bidez egiten da, eta Instagramen antza dauka; gero eta 'atsegin dut' gehiago jaso, orduan eta aukera gehiago eskainiko dizkizu gizarteak, baina ez baduzu puntuazio minimo bat lortzen, paria batean bihurtuko zara.

 

 

Txinak honakoa nahi du: bere biztanleak sailkatu, erosten dutenaren, irabazten dutenaren eta pentsatzen dutenaren arabera. Hala, ohiko kanonak betetzen ez dituzten pertsonak automatikoki susmagarri bezala klasifikatu ditzakete. Ondorioz, Gobernuak uste badu hiritar baten iritziak, edo bere zergak, edo bere multak gehiegizkoak direla, oinarrizko eskubideetan zuzeneko eragina izango luketen zigorrak aginduko ditu, hala nola, gizarte segurantza etetea. Dagoeneko bezeroen datuak pilatzen dabiltza hainbat enpresa, batez ere bankuak, baina datu salerosketan erregeak dira Google eta sare sozialak. Beldurgarria, ezta?