“Black Ivory Soul”

“Black Ivory Soul” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/black-ivory-soul/@@download/image/22p15-1.jpg
2002/09/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Angelic Kidjo
22.zenbakia
Haurrak esklabu dira Ama Lurrean, gosez hiltzen dira faveletan eta pegamenduak birikak itotzen dizkie ghettoan. Beninen jaioa eta hezia da Angelic Kidjo. AEBetan miseria are handiagoa ezagutu zuen eta orain Brasilgo Bahian bizi da. Funk, salsa eta jazz izeneko haurrak jaso ditu kalean eta orain etxean zaintzen ditu, ahots goxoz eta maitasunez. Musika guztiek horrelako ama izatea nahi lukete.