Black heart bleeds black

Black heart bleeds black https://www.gaztezulo.eus/albisteak/black-heart-bleeds-black/@@download/image/Adrift_Black_Heart_Bleeds_Black.jpg
2012/09/07
kritika
Testua: Haize Galarraga
Adrift
132.zenbakia
Black heart bleeds black
Talde baten musikaren dentsitatea masa fisiko bihurtuko bagenu, hamar elefante gure sabel gainetik igarotzearen pareko presioa igarriko genuke hau entzutean. Lau urteren ondoren, Madrilgo laukoteak Monolito diskoan jorratu zuen bidean sakondu du, aterabiderik gabeko zulo beltza sortzeraino. Ezinezko erritmo frenetikoek gidaturik, gitarra eta ahots etsiaren indar zanpatzaileak detailez eta ukituz beteriko nahaspila konpaktu bat jaurtiki digu. Bururatu dakizkigukeen muturreko etiketa guztiek lekua dute euren soinuan, maisu handiek bakarrik duten asimilazio ahalmena erakutsiz.