“Black Diamond” ***

“Black Diamond” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/black-diamond/@@download/image/buraka_som_sistema_black_diamond.jpg
2009/09/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Buraka Som Sistema
99.zenbakia
“Black Diamond” ***
Buraka Som Sistema taldearen musika dantzarako gonbite garbia da. Erritmo azkarrak dira, noski, house edo technoaren oinarrizko bonboaren antzekoak, baina estilo horietatik aldentzen diren osagaiak ere baditu. Zaila da deskribatzen. Lehenengo aldiz entzun eta berehala antzematen dira brasilgo favelatan azken urteotan modan jarri diren funk eta elektro doinuak (funk carioca delakoa, MIA moduko artistek ezagutarazi dutena). Baina rap eta dancehall musikak ahoskatzeko moldearen eragina ere badute, eta baita jatorria Angolan duen koduro erritmoarena ere. Dantzaren adar basatiena arakatzen abilak dira eta, melodietatik ihesi, mendebaleko gizarte `garbiak´ezarritako eskemekin apurtzea dute helburu.