Bla, bla, bla, bla, bla, stop

Disketxez aldatu arren lehen Gor zigiluan zegoen eta orain Oihukan-, Iñigito Txapelpunk ez da ezertan aldatu. Are gehiago, bigarren disko honetan berretsi egin du orain arteko bidea. Disko honetako 13 abestiak Euskal Herrian tradizio luzea duten punk-kaletarraren erakusgarri dira: aipatu estiloan ohikoak diren nota eta melodiak; gitarrak sendo eta potolo; melodia errazak ahotsean... Tarteka, Odio kantuan esaterako, erritmoak azkartu eta hardcore aldera jotzen dute. Eta hitzak? Guztiak kale kantoian erdituak. Estiloa atsegin baduzu
aurrera, txo! Bestela
hurbildu ere ez!