“Bizzionbizzi”

“Bizzionbizzi” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizzionbizzi/@@download/image/55p14-1.jpg
2005/09/04
kritika
Testua: Rafa Cabeza
Surfin Kaos
55.zenbakia
Garai onak dira punka eta rockarentzat. Estilo zahar hauek osasuntsu darraite, eta talde on mordoa ateratzen ari dira. Surfin Kaos denboraldiko sorpresa onena izan da. Estiloa eta rocka nahasten direnean, emaitza ezin da bestelakoa izan: rocka ez baita entzuten dena soilik, bizitzaren aurrean hartzen den jarrera baizik. “Bizzionbizzi” esandakoaren adibidea da. Rocka barra-barra. Abesti onak, baina era berean, kalitatezko hitzak (Silveira, Paya…). Argazki harrigarriak (Galder Eizagirre), eta diseinu ganberroa. Diskoa xehetasuneraino zaindua dago, eta ez du inor goseak utziko.