Bizum bidez ordaindu dezakezu hainbat dendetan

Bizum bidez ordaindu dezakezu hainbat dendetan Mugikorra duzu? Dirua ere bai! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizum-bidez-ordaindu-dezakezu-hainbat-dendetan/@@download/image/BBVA-bizum-13012020-1024x629.jpg
2020/06/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Mugikorra duzu? Dirua ere bai!
Bizum bidez ordaindu dezakezu hainbat dendetan

Koronabirusak etorkizun hurbileko aldaketa nabarmenetako bat aurreratu du; diru fisikoaren desagerpena. Gauzak horrela, badirudi laster txanpon eta billeteak erabiltzeari utziko diogula, eta ordezko bakarra ez da kreditu txartela izango, mugikorra baizik.

Hala, dagoeneko posible da Bizum bitartez denda batzuetan ordaintzea; "Bizum egitea" kontzeptua arrotza zaizuenontzat, dirua kontu batetik bestera azkar eta transferentziarik ordaindu gabe egiteko aukera eskaintzen duen app-a da, eta banku bakoitzak berea duen arren, elkarren artean bateragarriak dira. Duela urte batzuk jarri zuten martxan, eta arrakasta handia izan du; euro gutxi batzuk zor ditugunean, nahikoa dugu app bidez beste pertsonari bidaltzearekin, eta hala, zorra unean kitatu dezakegu. Eta ez hori bakarrik; kuadrillan berankorren bat badugu, dirua eskatu diezaiokegu app berdinarekin.

Orain, app honek aukera berria eskaintzen digu; dendetan erostea dirurik edota txartelik izan gabe. Dagoeneko aukera hau martxan jarri duten dendak begiratu ditzakezu hemen, baina mota guztietako negozioak batu dira ordaintzeko sistema berri honetara: hotelak, garraio alokairuak, farmaziak, mota guztietako saltokiak, Iberdrola Alsa edota Decathlon bezalako negozio handiak...