Bizkaiko Taldekakorako izen-ematea zabaldu dute

Bizkaiko Taldekakorako izen-ematea zabaldu dute Hirugarren edizioan parte hartu nahi dutenek otsailaren 7ra arte eman dezakete izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizkaiko-taldekakorako-izen-ematea-zabaldu-dute/@@download/image/image_large.jpg
2022/01/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hirugarren edizioan parte hartu nahi dutenek otsailaren 7ra arte eman dezakete izena.
Bizkaiko Taldekakorako izen-ematea zabaldu dute

2017an egin zen lehenengoz Bizkaiko Taldekakoa, 2019an ere izan zen, eta aurtengoa hirugarren edizioa izango du. Bizkaiko Taldekakoa, izenak berak dioen moduan, Bizkaia mailakoa eta taldekako txapelketa da, giro informalean, jai giroan, jokatzen dena. Helburu nagusia Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea da, eskualde eta bertso-eskolen arteko elkargune ludikoa sustatzea.

Informazioa eskatzeko edota izena emateko Bizkaiko Elkartearen 946812711 telefono zenbakira deitu edo mezu elektronikoa bidali behar da bizkaia@bertsozale.eus helbidera. 

2019ko edizioan 21 taldek hartu zuten parte, eta modu autogestionatuan antolatu zituzten txapelketa osoan zehar egindako saioak. Finalistak Iurreta eta Durangoko Tronperrieta, Abadiñoko Koipelustre's, eta Berriz eta Elorrioko Miotako bidelapurrak izan ziren, eta lehenak eskuratu zuen garaipena. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Tronperrietako Ander Sarriugarte, Eneko Abasolo “Abarkas” eta Gorka Pagonabarraga; Miotako bidelapurrak taldean Miren Amuriza, Iruri Altzerreka eta Gorka Lazkano; eta, azkenik, Koipelustre's taldean Txaber Altube, Igor Galarza eta Aitor Bizkarra. Aurreko edizioari buruzko informazioa, hemen.