Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketarako izen-ematea zabaldu dute

Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketarako izen-ematea zabaldu dute Taldeak sei lagunekoak izan beharko dira gutxienez, eta otsailaren 18ra arte eman daiteke izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizkaiko-taldekako-bertsolari-txapelketarako-izen-ematea-zabaldu-dute/@@download/image/P1190721.jpg
2024/02/09
Taldeak sei lagunekoak izan beharko dira gutxienez, eta otsailaren 18ra arte eman daiteke izena.
Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketarako izen-ematea zabaldu dute
Bizkaiko Taldekakoa giro informalean eta jai giroan gauzatzen da, bertsoaren ekosistema, bertso-eskolak eta eskualdeak, indartzeko asmoz. Plaza informalak sortuz, bertsolari hasi berriei plazara bidea erraztea dute helburu.
 
Laugarren edizioa izango da aurtengoa eta egitura izena ematen duen talde kopuruaren araberakoa izango da. Martxoaren 12an emango dute horren berri, webgunearen bidez. Hala ere, kanporaketak martxoaren 15etik maiatzaren 4rako tartean jokatuko direla jakinarazi dute, eta finalaurrekoak eta finala, berriz, maiatzaren 25ean izango direla, Eskolarteko finalarekin batera.
 
Taldeak gutxienez sei lagunek osatutakoak izan behar dira, funtzio hauek bete behar baitira: hiru bertsolari, gai-jartzaile bat, epaile bat eta azpiegitura edo komunikazioko kide bat. Hori dela eta, taldean zortzi parte-hartzaile izatea gomendatu dute. 
 
Otsailaren 18ra arte eman daiteke izena