Bizkaiko Kamiseta Lehiaketa

Argazkigintza eta Arte Digitaleko lehiaketa berri bat abiarazi da. Irabazleen irudiekin kamiseta lerro bana sortuko da. Irudiekin saltseatzea gustatzen zaionak aukera polita dauka.
Ekainaren 3tik 21era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak. Lau kategoria egongo dira guztira: Argazkia 14tik 17 urtera bitartekoentzat, argazkia 18tik gorakoentzat, eta Artea bi adin tarte hauetan baita. Bakoitzean irabazleari 100 euroko balioa izango duen arropa produktu sorta oparituko zaio, eta irudi irabazleekin kamiseta lerro bana sortuko da.
BiskayTIK Fundazioak eta Ekin Harriari enpresak antolatu dute lehiaketa eta Bizkaiko ondare Kulturalaren inguruko ekimen gisa aurkezten da. Irabazleak sistema mistoa baten bidez aukeratuko dira: batetik epaimahaiaren iritzia eta bestetik jendeak ekainaren 21etik 29ra bizkaia.eu webgunean emandako bozka.
Webgune horretan bertan topatu ahal izango duzue informazio gehiago.