Bizkaiko Foru Liburutegiak datorren urteko irakurle taldea osatzeko deialdia egin du
Aurreko ikasturteetako jardunari jarraipena emateko asmoz, datorren ikasturteko irakurle-taldea osatzeko izen-ematea jarri du martxan Bizkaiko Foru Liburutegiak. Irailaren 21etik abenduaren 14ra, ostegunetan, bilduko dira taldekideak, Foru Liburutegian, Julen Gabiriaren gidaritzapean.
Honako liburu hauen inguruan arituko dira solasean: irailean, Deitora zaitzala Tigrisek (Emilienne Malfatto); urrian, Natasha (Koldo Almandoz eta Aritz Trueba) eta Han ez banengo bezala (Slavenka Drakulic); azaroan, Haur besoetakoa (Jon Mirande), Ethan Frome (Edith Wharton), eta Cayo Hueso (Oihane Amantegi); eta abenduan, Ni ez naiz Mikel Laboa (Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe).
Interesa duten irakurleek ekainaren 28ra bitartean eman dezakete izena.
