Bizkaiko Batzar Nagusiek 1990eko hamarkadako euskal arteari buruzko erakusketa ireki dute

Bizkaiko Batzar Nagusiek 1990eko hamarkadako euskal arteari buruzko erakusketa ireki dute Hamarkada horretako margonalak eta eskulturak bildu dituzte Bilboko egoitzan eta urtarrilaren 28ra arte bisita daiteke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizkaiko-batzar-nagusiek-1990eko-hamarkadako-euskal-arteari-buruzko-erakusketa-ireki-dute/@@download/image/Pantaila-argazkia 2021-12-30 084548.png
2021/12/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hamarkada horretako margonalak eta eskulturak bildu dituzte Bilboko egoitzan eta urtarrilaren 28ra arte bisita daiteke.
Bizkaiko Batzar Nagusiek 1990eko hamarkadako euskal arteari buruzko erakusketa ireki dute

Bizkaiko Batzar Nagusiek azken berrogei urteetan eskuratutako bildumaren artelanak erakusketetan jartzeko hautua egin dute azken boladan, herritarrei arte eta kulturako inbertsioa ezagutarazi eta euskal unibertsitate publikoa "talentu artistikoa sortzeko lekua" dela balioesteko. Joan den ekainean 80ko hamarkadako euskal artea izan zen ikusgai eta, orain, 90eko hamarkadako margolanak eta eskulturak bildu dituzte Bilboko Hurtado Amezaga kaleko egoitzan paratutako 1990eko hamarkadako artea. Sasoien arteko oihartzuna erakusketan. 

Egile ospetsuen eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultatetik irten berriak ziren hamabost artisten lanak biltzen ditu, gehienak 1960ko eta 1970eko hamarkadetan jaiotakoak: Txus Melendez, Juan Ugalde, Andoni Euba, Jorge Rubio, Fermin Moreno, Luis Candaudap, Dora Salazar, Asuncion Goikoetxea, Abigail Lazcoz, Roberto Ruiz Ortega, Jose Zugasti, Carmen Olabarri, Begoña Zubero, Patricia Lopez eta Eduardo Sorrouville.

Erakusketa 1990eko hamarkadara egindako "bidaia" dela adierazi dute antolatzaileek: "Hamarkada horretan izandako gertakari sozial, politiko eta teknologikoek sortzeko modu berriak eta ezarritako mugetatik ateratzeko aukerak ekarri zituzten". Bizkaiko Ganberaren arte-bilduma ia 200 artelanek osatzen dute egun, batzuk erositakoak eta beste batzuk dohaintzan hartutakoak. Hogei lan inguru dira 90eko hamarkadakoak. 

Urtarrilaren 28ra arte egongo da zabalik erakusketa.