Bizkaidatz Txikia literatur lehiaketaren sariak banatu dituzte

Bizkaidatz Txikia literatur lehiaketaren sariak banatu dituzte 75 haur eta gazte aurkeztu dira aurtengo lehiaketan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizkaidatz-txikia-literatur-lehiaketaren-sariak-banatu-dituzte/@@download/image/1068513343_202206201842318691217_22715.jpg
2022/06/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

75 haur eta gazte aurkeztu dira aurtengo lehiaketan.
Bizkaidatz Txikia literatur  lehiaketaren sariak banatu dituzte

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako lehiaketa honek lurraldeko haur eta gazteen literatur sorkuntza bultzatu eta sustatzea du helburu. Asmo horrekin jarri zuten martxan BizkaIdatz Txikia lehiaketaren zortzigarren edizioa ere, eta berau borobiltzeko sari banaketa egin zuten Bizkaiko Foru Liburutegian. 

Kontakizunak garatu eta amaitzeko erronka  izan dute haur eta gazteek. Euskaraz Idoia Barrondo Etxebesteren Abrakadabra izan dute abiapuntu eta gaztelaniaz Andoni Abenojar Martinez de Eulateren El parque Mowg. Aurten hamasei urte arteko 75 haur eta gazte aurkeztu dira, ikasturtean ikasketak Bizkaiko ikastetxe batean egin dituztenak, kasu honetan Bilbon, Santurtzin, Igorren, Ondarroan eta Lekeition.

Haurren kategoriako euskarazko saria, A taldean, Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoko Jone Urangak irabazi du, Erronkazaleak lanarekin. Gazteen kategoriari dagokionez, Lekeitioko Iturriotz Ikastetxeko Nadir Barainkak A taldeko saria jaso du, eta Bilboko Begoñazpi Ikastolako Irene Gomezek, berriz, B taldekoa.

Gaztelaniazko kontakizunei dagokienez, B taldeko umeen kategoriako saria Santurtziko Santa Eulalia Ikastetxeko Gontzal Diazek irabazi du. Gazteen kategorian, A taldeari dagokion saria Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxeko Sandra Rodriguezentzat izan da, eta B taldean, berriz, Igorreko Arratia Institutuko Joanes Aratz Zabalarentzat.