'BizkaIdatz Txikia' haur eta gazte literatura lehiaketan parte hartu nahi al duzu?

'BizkaIdatz Txikia' haur eta gazte literatura lehiaketan parte hartu nahi al duzu? Bizkaiko edozein ikastetxeetako 8 eta 16 urte arteko ume eta gazteei zuzenduta dago lehiaketa, eta kontakizuna amaitzea izango da euren lana. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizkaidatz-txikia-haur-eta-gazte-literatura-lehiaketan-parte-hartu-nahi-al-duzu/@@download/image/nomada.png
2022/10/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bizkaiko edozein ikastetxeetako 8 eta 16 urte arteko ume eta gazteei zuzenduta dago lehiaketa, eta kontakizuna amaitzea izango da euren lana.
'BizkaIdatz Txikia' haur eta gazte literatura lehiaketan parte hartu nahi al duzu?

BizkaIdatz Txikiaren bederatzigarren edizioa martxan da eta lehiaketa honek amaitu gabeko kontakizun bat bukatzea du xede, Bizkaiko haur eta gazteen artean irakurketa eta idazketa sustatze aldera.

Aiala Garabietak egin du euskarazko istorioaren proposamena, Nomada izeneko kontakizunarekin. Gaztelaniazkoa, berriz, Lola López de Lacalleren Caramelo da. Iñaki Landak sortu du Nomada-ren azaleko irudia, eta Elisabeth Perez Fernandezek ilustratu du bestea. Parte hartzaileek pertsonaiei eta hasierako lanari egokituta amaitu beharko dute kontakizuna, euskaraz edota gaztelaniaz. Testuak gutxienez lau orrikoak izango dira eta gehienez bostekoak. 

Bizkaiko edozein ikastetxetan ikasketak egiten ari diren haur eta gazteek har dezakete parte. Haurren kategorian, lehen taldean, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak aurkeztu ahal izango dira; eta bigarren taldean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak. Gazteen kategorian, hirugarren taldean, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak izango dira, eta laugarren taldean, BH-ko 3. eta 4. mailakoak.

Kontakizunak aurkezteko azken eguna otsailaren 10a izango da, 13:30ean. Idazlanak Laguntza herritarren erregistro eta arretarako bulegoan bertan aurkeztu ahal izango dira edo postaz bidali (Diputazio kalea 7, 48008, Bilbo). Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bitartez ere aurkeztu ahal izango dira.

Lehiaketaren oinarriak hemen jaso dituzte.