Bizkaia Irratiak, 20 urte!

Bizkaia Irratiak, 20 urte! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizkaia-irratiak-20-urte/@@download/image/2010101154Bizkaiairratia.jpg
2012/12/13
berria
Bizkaia Irratiak, 20 urte!
Bizkaiera batuan emititzen duen irratiak bi hamarkada bete ditu. Goizeko Izarretan, Zorionagurrak, Lau Haizetara, Egunez egun, eta Kantuka eta kontuka dira irratsaioetako batzuk. Jokoan kirol saioan kirol albisteak emateaz gain, zuzeneko emanaldiak egiten dituzte (Athleticeko partidak, pilota, txirrindularitza...) Berbarakoarratsalderoko magazinea da hasi berri den denboraldiko berrikuntzetakobat. Saio askogaz osatzen dute programazioa, bai astelehenetikostiralera bitartean eta baita asteburuetan eta jai egunetan ere.

Jabi Onaindi da Bizkaia Irratiko zuzendaria, eta Udane Goikoetxea GAZTEZULOko kolaboratzailea da esatarietako bat. Irratiak webgunea ere badu; saioak, sarearen bidez, zuzenean entzuteko aukera emateaz gain, hainbat albisterekin hornitzen dute web orrialdea, eta soinu artxiboetan AEBetako Boisen eta Hego Amerikan 2006an euskal jatorriko gizon eta emakumezkoei eginiko elkarrizketak ere daude entzungai. Hona hemen Bizkaia Irratiko frekuentziak, tokiz toki:
FMko 96.7: Gernika, Durango, Markina, Elantxobe eta Aramaio.
FMko 92.5: Ondarroa.
FMko 97.4: Bermeo eta Bakio.
FMko 97.3: Elorrio eta Zornotza.
FMko 98.1: Lekeitio.