Bizitza ekosexualak

Bizitza ekosexualak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizitza-ekosexualak/@@download/image/84p46sexua_copi_1363644271.jpg
2008/04/04
erreportajea
Testua: Nerea Sancho psikologoa eta Sexologoa.
Bizitza ekosexualak
Gutxiago kontsumitu, gauzak gehiagotan berrerabili, eta birziklatzeari ekin. Geure aztarna ekologikoaz arduratzen bagara, pauso txiki asko eman ditzakegu ama lurraren alde. Gainontzeko alorretan bezala, izan gaitezen ekosexualak eguneroko bizitzan!

Argiak itzali, berogailuaren tenperatura jaitsi, eta kandelak erabili  (eta kandelak izan daitezela naturalak, erle argizarizkoak). Bestela, kontsumo baxuko bonbillak ipini.
•
Egin maitasuna eta ez gerra!
•
Dagoeneko eraikia dagoen etxea erosten bada, askoz hobe.
•
Ohea egurrezkoa bada, FSC etiketa eraman dezala, neurrigabe esplotatu den baso batetik ez datorrela ziurtatu.
•
Azpiko arropa zaharkituarekin, zer egin? Mozorrozaleak bazarete… berrerabili!
•
Izarapeko joko erotikoetan, Kiotoko Protokoloarekin bat egin duten politikariak antzeztu.
•
Ez bota kondoiak komuneko zulotik, ez dira biodegradagarriak.
•
Elkarrekin dutxatzea ura aurrezteko modu kilikagarria izan daiteke.
•
Lubrifikatzaile naturalak erabil daitezke; gurina edo oliba olioa, adibidez. Kontuan izan hauek ez direla kondoiarekin batera erabili behar.
•
Haurrak sortu nahi ez dituztenek esterilizazioa aukera dezakete gutxiago kontsumitzeko. Aurretik, infekzioen testak egitea komeni da haiek elkarri ez transmititzeko.
•
Lastategian itzulipurdika ibili aurretik, lasto hori landa ekologikoetatik datorrela konprobatu
•
Beste pertsona ekosexualekin ligatzeko lekurik aproposena janari ekologikoa saltzen duten dendak omen dira.
•
PVC materialeko dildoak (zakil itxurako objektuak) ekidin; hobe metalezkoak, beirazkoak, silikonazkoak edo plastiko gogorrekoak badira. Eta barazkiak badira, askoz hobe!
•
Erabili gabeko kondoiak, zaharkitutako medikamentuak, haurdunaldi testak… Farmazian birziklatzera bota.
•
Bikote gisa zuhaitz bat landatu … edo gehiago!
•
Kondoiak erosterakoan kontuan izan: gure lurraldean eginak badira, garraiobideetan gutxiago inbertitu da.
•
Pila berrerabilgarriak jar dakizkioke bibragailuari, edo pila 'berde' ez-kutsagarriak.
•
Maitaleari oparia. Esperientzia moduko bat oparitu diezaiokezu, zure dohainak erabilita: bertso bat idatzi eta abestea, garajea behar bezala txukuntzea… Irudimena erabili opariak egiteko garaian, ez dago kontsumitu beharrik.
•
Farmazian kondoiak, eguneroko pilula, uztai baginala, kandelak erosterakoan… Norberaren poltsa eraman etxetik.  
•
Maitalearekin emandako denbora libreak ez du halabeharrez erosketari eta kontsumitzeari lotuta egon beharrik.
•
Itzali telebista eta elkar kitzikatu masajeak emanez.
•
Larrua autoan jo beharrean, ostatu bat ordaindu gasolinan aurreztutakoarekin.
•
Maitalea ikustera zoazenean, bizikleta hartu autoaren ordez, eta zergatik ez, parrillan eraman ezazu zure azukre koxkorra!
•
Sex-shopean: produktua nondik datorren aztertu, eta bilgarri asko dituen kontuan izan. Produktu sendoak erosteak merezi du.
•
Seduzitzeko, aditiborik ez duen eta era biodinamikoan ekoitzi den ardoa dastatu.
•
Infusioak ere oso kitzikagarriak izan daitezke. Batzuek era naturalean berotzen dute odola.

Zer gehiago bururatzen zaizu?

Sexesaldia


Gary Shandling-ek esana: “Behin, ordu bat eta hamabost minutu iraun nuen maitasuna egiten. Baina ordua aldatzen zen egunean izan zen

Sexideia



Bat baino gehiago garenerako: Joko erotikoak badaude, bikotean jolasteko… Mahai jokoak oso egokiak izan daitezke.

Bakarka ala konpainian: Streaptease bat egin (dantza mugimenduak eginez biluztu). 

Sexkubidea


Sexu berdintasunerako eskubidea. Baztertze edo diskriminazio modu guztien aurkakoa da. Beraz, ez ditu onartzen sexu, genero, orientazio sexual, adin, arraza, gizarte maila, erlijio edota minusbaliotasun fisiko edo psikiko nahiz zentzumen minusbaliotasunagatiko diskriminaziorik.

Sexeguna


Apirilak 7: Sexu eta Ugal Osasunaren Eguna