Bizirik irakindako otarrainik ez Suitzan

Bizirik irakindako otarrainik ez Suitzan Krustazeoak kozinatu aurretik hilda egon beharko dute; ondo iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizirik-irakindako-otarrainik-ez-suitzan/@@download/image/58.jpg
2018/06/18
albiste-laburra
Krustazeoak kozinatu aurretik hilda egon beharko dute; ondo iruditzen zaizue?
Bizirik irakindako otarrainik ez Suitzan

Animaliak babesteko neurriak aurrera doaz, eta oraingoan itsas azpiko izaki bibotedunei egokitu zaie. Suitzan, hemendik aurrera debekatuta egongo da krustazeoak bizirik irakitea; aurretik tontotu edo modu azkar eta mingabean hil beharko dituzte.

 

Ez da onartutako neurri bakarra; aurrerantzean, otarrainak eta antzeko animaliak ezingo dituzte izotzetan mantendu; aldiz, beren jatorrizko habitateko baldintzetan egon beharko dute, ur gazitan eta dagokion tenperaturan. Azken neurri hau ere Italian aplikatzen dute.

 

Hain zuzen, asteotan birala bihurtu da irakiten zegoen ontzi batetik ihes egitea lortu zuen karramarro baten bideoak; animaliak bere eskua moztu zuen heriotza lazgarritik ihes eginez.