Bizirauteko Artikoko izotzaren beharrik ez duen hartz zuri populazio bat topatu dute

Bizirauteko Artikoko izotzaren beharrik ez duen hartz zuri populazio bat topatu dute Hartz zuri azpi populazio hau Groenlandian bizi da eta ez du Artikoko izotzaren beharrik ez ehizarako, ez elikatzeko, ez eta ugaltzeko ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizirauteko-artikoko-izotzaren-beharrik-ez-duen-hartz-zuri-populazio-urrutiko-bat-topatu-dute/@@download/image/GettyImages-97203089.jpg
2022/06/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hartz zuri azpi populazio hau Groenlandian bizi da eta ez du Artikoko izotzaren beharrik ez ehizarako, ez elikatzeko, ez eta ugaltzeko ere.
Bizirauteko Artikoko izotzaren beharrik ez duen hartz zuri populazio bat topatu dute

2021eko abuztuan super desizozte batek Groenlandiako glaziarrak zigortu zituen. Sekula ez zen horrelakorik erregistratu uharteko izotz geruzetan, zeinak lehen elurrez ia erabat estaliak zeuden. Katastrofearen krisi klimatikoak sortutako muturreko beroa izan zen. 
Historikoki, hartz zuriak klima-aldaketak animaliengan nola eragiten duten ilustratzeko adibide izan dira. Hartz zuriaren espezieak izotza behar du bizirauteko, eta hauek desagertuz gero, berarekin batera espeziea ere desagertu egingo litzateke. 

Hamarkada luzeetan, onartu da hartz zuriak ekosistema honen beharra zuela bizirauteko. Alta, zientzialari talde batek hartz zurien azpi populazio bat topatu du, izotz geruzarik gabe ehizatu, elikatu eta ugaltzeko gai dena. 

Azpi populazio edo isolatutako populazio batez mintzatzean, animali zehatz batzuei edo talde jakin bati egiten zaio erreferentzia. Artiko osoan zehar zabalduta dauden 19 hartz zuri talde isolatu daude erregistratuak, guztira 25.000 bat baino ez dira. Guztiek itsas izotzaren beharra dute ehizatzeko, eta beraz ekosistemari lotuta dago hauen biziraupena. 

Harrapakari hauek batez ere itsas txakurrak dituzte elikagai iturri nagusi, baita arrainak ere. Guztia 30 kilo haragi jaten duten egunean muturreko hotzari aurre egin ahal izateko. Orain arte, uste zen, izotzik gabe ezingo zutela biziraun eta desagertzeko arriskuan zeudela.

Alabaina, Groenlandian dagoen talde isolatu hau salbuespena izan liteke. Hauek ez dute izotzaren horrenbesteraino dependentziarik, glaziarren eta ur gezaren arteko nahasketa dagoen gunean bizi baitira. Azpi populazio honen aurkikuntzak erakutsi lezake espeziea gai dela egokitzeko eta babesgune biologikoak bilatzeko. Honek, espeziaren kontserbaziorako itxaropena ireki du, nahiz eta izotza geroz eta urriagoa izan. 

Talde berezi hau Groenlandiako hego-ekialdean topatu da eta genetikoki ezberdinak dira eta funtzionalki isolatuta daude. Gakoa izan litezke hartz zuri espeziearen biziraupenerako. Adituen arabera urte guztian praktikatzen duten ehiza sistema dute, glaziarrak eta ur geza modu berean erabiliz. 

Berezitasun honegatik, talde hau aniztasun genetikoa babesteko eta espeziaren potentzialitate ebolutiboa aztertzeko garrantzitsua izan liteke. Hori bai, zientzialariek argi utzi nahi izan dute, aldaketa hauek eginagatik ez dagoela bermatua euren biziraupena, klima aldaketak izugarri azkar gertatzen ari baitira. Beraz, oraindik ere hartz zuriak klima aldaketaren biktimako zerrenda beltzean jarraituko du, zoritxarrez.