BIZILAGUNAREN HANKA-USAINA

BIZILAGUNAREN HANKA-USAINA https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizilagunaren-hankausaina/@@download/image/89p10hankON.jpg
2012/12/13
berria
BIZILAGUNAREN HANKA-USAINA
Alemaniako Kaiserslautern hiriko etxebizitza-multzo batean gertatua da. Poliziek bertako bizilagunen deia jaso zuten; hara joateko, lehenbailehen. Itxura guztien arabera, poliziek gorpu bat aurkitu behar zuten apartamentu batean, edo horixe pentsa zitekeen, behintzat, astebetez itxita egondako pertsianak, postontzian pilatutako gutunak, eta, batez ere, etxetik ateratzen zen kiratsa kontuan hartuz gero. Poliziak zur eta lur geratu ziren, etxeko atea behera bota, eta arropa zikin pilo baten ondoan, egundoko hanka-usaina zerion gizon bat lo zerraldo topatzerakoan.